ASTEKO KRONIKA.

(2014ko apirilaren 23an).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Jokatutakoa.

 

            Tximista Xakeko Euskal Zirkuituaren laugarren torneoa jokatu da 2014ko apirilaren 12an. Liebana Haraneko IV. Xake Torneoa izan da, Potesen (Kantabria, Espainia). Asturiasko Gijon hiriko Covadonga taldea nagusitu da, 24 puntuz. Solvay A Torrelavegako taldea bigarren izan da, 22 puntuz eta Salcedo hirugarren 20 puntuz. Bergara hamargarren tokian sailkatu da, 12 puntuz. Talde nafarrik ez dugu izan.

 

            Sailkapen Nagusian Kantabriako Salcedo lider dugu, 42 puntuz. Bigarren, Santurtziko Itsas Zaldunak, 15 puntuz. Hirugarren, Kantabriako Liebana eta Bilboko Zuri Baltza daude, 13 puntuz.

 

            Jokatzen ari direnak.

 

            Astelehenetik Adin guztietako Euskadiko Banakako Xake Txapelketa jokatzen ari da, Zornotzan (Bizkaia).

 

            Asteartetik Gazte Mailako Euskadiko Xake Txapelketa jokatzen ari da, Eibarren (Gipuzkoa). 18 urtez azpiko jokalarientzat da.

 

            Jokatzekoa.

 

            Gaurtik Kadete Mailako Euskadiko Xake Txapelketa jokatuko da, Eibarren (Gipuzkoa). 16 urtez azpiko jokalarientzat da.

 

         MUNDUKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Jokatutakoa.

 

            2014ko apirilaren 8tik 22ra, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, FIDEko Emakumezkoen Grand Prix-eko laugarren torneoa jokatu da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito honen irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen da hori.

 

            Laugarren torneoa Yifan Hou txinatarrak irabazi du (2.618 FIDE elokoa), 8'5 puntuz (11 partidatan). Bigarren Olga Girya errusiarra (2.450) geratu da, 7 puntuz. Alexandra Kosteniuk (baita ere errusiarra, 2.527) hirugarren izan da, 6'5 puntuz. Kateryna Lahno ukraniarra (2.543) eta Anna Muzychuk esloveniarra (2.560) geratu dira ondoren, 6 puntuz.

 

            Parte hartzaileak 12 izan dira.

 

            Lehenengo torneoa Genevan (Suitza) jokatu zen. 2013ko maiatzaren 15ean izan zuen amaiera. Bela Kotenashvili georgiarrak irabazi zuen.

 

            Bigarren torneoa 2013ko ekainaren 28an amaitu zen, Armeniako Dilijan hirian. Humpy Koneru indiarrak irabazi zuen.

 

            Hirugarren torneoa Tashkent hirian (Uzbekistan) jokatu zen. 2013ko irailaren 30ean izan zuen amaiera. Humpy Koneru indiarra berriz izan zen nagusitu zena.

           

            Informazioa: http://khantymansiysk2014.fide.com“.

 

            Jokatzekoak.

 

            2014ko apirilaren 23an, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, Xake Azkarreko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa hasiko da. Hurrengo bi egunetan ere jokatuko da. Apirilaren 25ean izanen du bukaera. 15 minutuko 15 partida izanen dira (gehi 10 segundo jokaldiko).

 

            Parte hartzeko FIDE eloko 2.200 puntu eduki beharra dago (izan xake klasikoan, izan azkarrean ala izan tximista motakoan).

 

            2012ko munduko txapelduna Antoaneta Stefanova bulgariarra izan zen (2013an ez zen jokatu).

 

            2014ko apirilaren 26an eta 27an, Errusiako Khanty-Mansiysk hirian, Tximista Xakeko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa jokatuko da. 3 minutuko 30 partida izanen dira (gehi 2 segundo jokaldiko).

 

            Parte hartzeko FIDE eloko 2.200 puntu eduki beharra dago (izan xake klasikoan, izan azkarrean ala izan tximista motakoan).

 

            2012ko munduko txapelduna Valentina Gunina errusiarra izan zen (2013an ez zen jokatu).

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            Jokatutakoa.

 

            2014ko apirilaren 12tik 19ra Donostia Hiria Nazioarteko XXXVII. Xake Txapelketa jokatu da.

 

            Bederatzi txandatan 75 puntu atera ditu Renier Vazquez Igarza kubatarrak (2.591). Torneoko garailea izan da. Daniel Alsina Leal katalana (2.546) bigarren izan da, 7 puntuz. Hirugarren, Herrialde Katalanetako Marc Narciso Dublan (2.527), 7 puntuz. Laugarren, Kanadako Kevin Spraggett (2.561), 7 puntuz. Bosgarren, Misa Pap serbiarra (2.429), 7 puntuz.

 

            Euskal Herriko lehenengo jokalaria Patrice Etchegaray lapurtarra (2.404) izan da, 10. tokian, 65 puntuz.

 

            Informazioa: http://www.fgajedrez.org/open-de-san-sebastian/emparejamientos-pairing-results”.

 

            Jokatzekoa.

 

            Txantreako 2014ko Jaietako Xake Torneoa maiatzaren 1ean jokatuko da, Orvinaren lokalean, arratsaldeko 5etan. 5 minutuko partidak izanen dira. Helduen torneoa da, bestelakorik ere baita. 2013an, Luis David Jimenez Almeida izan zen irabazlea.

 

Apuntatzeko Orvinaren lokalera joan beharra dago. Irekita dago astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 6etatik 8etara. Baita ere posta elektronikoz egin daiteke: clubajedrezorvina@hotmail.com” helbidean.

 

2014-04-23.

Iturria: Internet.